SARRERA
Kaixo, gaur edozein gauzarekin egin daitekeen musikaz hitz egingo dugu, hau da, guk eskura ditugun materialekin egin dezakegun musikaz. Besteak beste maiak, aulkiak, edalontziak, botilak, taulak, makiltxoak, zartaginak eta bestelako tresnak erabiliz eta dedikazio pixka bat eskainiz gero, instrumentu arruntekin egin genezakeen musika berdina egin dezakegu .
Munduko leku gehienetan egiten da edozein gauzarekin musika, baina arruntena hauek herrialde pobreenetan ikustea da, ala nola Afrikan edo Asian.
Baina hainbeste instrumentu egonik, ezingo ditugu guztiak aztertu, eta aurkezpen honetan lau hauek aukeratu ditugu: indiarrena ghatam- a, Karibe-ko Trinidad eta Tobago irletako zenbait neska-mutilek petrolio bidoiekin egiten duten musika, euskaldunon txalaparta eta sukaldeko edozein tresnarekin egin dezakegun musika.
GHATAM- A
Lehenik ghatam- az hitz egingo dugu, perkusio instrumentu hau Indiako tribuetako instrumentu arruntenetako bat da. Ikus dezagun bezala lokatzezko pote bat da, bertan zulo bat egin ohi da soinu gehiago egin dezan eta eskuekin jotzen da , nahiz eta hatzekin egiten diren soinu gehienak. Potearen leku ezberdinetan joz lortzen dira soinu ezberdinak,
adibidez,gunki izeneko soinua grabea esku irekiarekin potearen erdian joz lortzen da.


TXALAPARTA
Txalaparta, berez elizara joateko deiadarra egiteko erabiltzen zen euskal musika tresna da. Txalaparta, normalean honetaz osatzen da: bi helduleku ditu hauen gainean taulak jartzeko, helduleku hauek aulkiak, bankuak, zestoak edo jarri eta kentzen diren mahaien hankak izan daitezke, hauen gainean ardi larrua jarri oi da aislante moduan eta honen gainean 1 –etik
12 egurrezko taula luze desberdin arte jar daitezke segun eta zenbat doinu mota lortu nahi diren.
Perkusio instrumentu hau bi makil lodirekin jotzen da, makilaren muturren azpialdearekin joaz edo bakitak bailiran astinduz.
Txalapartak duen gauza xelebreenetako bat biren artean jotzen dela da, bakoitza maiaren alde batean jartzen da bata besteari begira edo bata bestearen ondoan, eta batak bestearen erritmoa jarraitzen du duinu izugarriak lortuz.



BIDONES
Karibe –n, Trinidad eta Tobago irletan zenbait neska-mutilek petrolio bidoiekin orkestra bat sortu dute eta musika klasikoa ere egiten dute.
Hau egiteko, herrialde horretan hain ugariak diren petrolio ontziak hartu eta mahai batzuen gainean etzanda jarri eta lotu dituzte honela,bi aldeetatik musikagileek bidoiak jo ditzaten.
Instrumentu hau jotzeko modurik honena boladun puntako makiltxoak erabiltzea da nahiz eta eskuak ere erabili posible izan.
Instrumentu honek duen gauza onenetako bat da bidoiak etzanda eta irekita daudenez soinu asko egin daitezkeela: motzak eta erdi mailakoak eri parean jo ezkero, luzeak eta grabeak tapa ireki eta barruan jo ezkero eta motz samarrak eta altua bidoiaren behealdean jo ezkero.
Badira al ere beste herrialde batzuetan burdinazko edo plastikozko zakarrontziekin antzeko kontzertuak ematen dituzten taldeak ere, haien artean ezagunenetarikoa “Mayu –mana” taldea da.


SUKALDEAN
Sukaldean, edozein tramankulurekin egin dezakegu musika, ala pentsatzen zuen Carlos Ruiz de Castrok eta aurkezpen honetan onetan hau sinestaraziko dizuegu. Adibidez koilara eta tenedorea gurutzatuz gero behatz bat tartean sartuz eta hau eskuaren kontra joz erritmo polita sor daitezke eta baita zartaginen tapak elkarren aurka joz ere zinbaloen antzera.
Honekin nahikoa izango ez bagenu, zenbait zartagin eta botila jarri ditzakegu (botilak tamaina ezberdinekoak eta batzuk besteak baino urez beteagoak jarri ezkero, soinu ezberdin gehiago lortuko ditugu) eta pare bat koilarekin tresna hauek astindu soinu ederrak lortuz.
Beste honekin ere gustura geratuez bazarete azken aukera bat ere emango dizuegu, dauzkazuen kubierto bata bestearen ondoan jarri eta bi koilara hartuz xilofono baten antzean jo dezakezue.
Bestalde, talde txiki bat elkartuz gero, instrumentu guzti hauek guztiak batera proba ditzakezue guztien artean erritmo on bat eramaten jakin ezkero.





Instrumentu hauek egiteko materialak lekurik arruntenetan aurki ditzakegu, ghatam -a egiteko una edateko pitxar bat behar dugu, txalaparta egiteko oholak edozein lekutan aurki ditzakegu, lantegi batean, obra batean … baina mendian aurki ditzakegun egur luzeekin ere egin daiteke, Karibe irlako taldearen musika lortu nahi ezkero edozein petroleran lortu ditzakegu bidoiak eta sukaldeko musika egin nahi izan ezkero ez da esan beharrik ere non lortuko ditugun musika hau egiteko lanabesak
Naiz eta lehendik ere aipatu dudan, azpimarratuko dut, instrumentu hauek gehienetan lekurik txiroenetan ikusten direla,
leku hauetako jendeak(Afrika eta Asiakoak gehienetan baina baita Amerikako egoaldekoak ere), gauzarik arruntenekin
egiten dute musika eta onek hauek egiten duten lana are eta geiago goratzen du.
Azkenik gai oni buruzko bideo bat eskainiko dizuet, espero dut gahi hau gustatu izana eta aurkezpen onekin zerbait ikasi izana, nik ala egin baitdut.
Txalaparta bideoa